07 | Garazi Pascual

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2020ko urt. 8a, 16:50

Garazi Pascual Lasturren jaio zen 1989an. Kable gaineko dantzaria da. Iruñean, Parisen eta Erroman ikasi zuen zirkua. Euskal Herrian Garazi & Cia zirku garaikideko konpainia sortu berri du. Azken lana Erraia deitzen da, bertan kable gaineko dantza musikarekin eta beste zenbait gorputz lengoaiekin uztartzen du.