Santioak eta saninazioak 2023

Saninazioetako zozketa antolatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko uzt. 13a, 09:58

Elikagaiz osatutako saskiak, pilota partidetarako sarrerak, barraketako fitxak eta zezenketetarako sarrerak zozkatuko ditu Bertanek. Uztailaren 25era arte egongo da zozketan parte hartzeko aukera.

Geroz eta gutxiago falta da herriko jaietarako, saninazioetarako. Horregatik, uztailaren 12an hasita eta uztailaren 25era bitarte, saninaziotako zozketa izango da Bertanen dendetan.

Erosi Azpeitiko komertzioetan, bete boletoa zure datuekin eta hartu parte zozketan. Besteak beste, pilota partidetarako sarrerak, zezenketetarako txartelak, barraketarako fitxak eta elikagaiz osatutako hogei otarre banatuko ditu Bertanek herritarren artean.

Uztailaren 26an ezagutuko ditugu irabazleen izenak. Gora saninazioak!