'Bertiren bila' jolasa egin dute ikasleek herriko saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko eka. 10a, 09:20
'Bertiren bila' jolasean parte hartu zuten ikasleak. (Bertan)

Azpeitiko hiru ikastetxeetako LH3 eta LH4 mailetako ikasleek hartu zuten parte jolasean atzo goizean eta herriko saltokiak ezagutzeko aukera izan zuten horrela, pistak jarraituz.

Bertan merkatari elkarteak, Gaztelekuak eta Ikasberri, Iraurgi eta Karmelo Etxegarai ikastetxeek antolaturiko ekimena izan da Bertiren bila jolasa. Gaztetxoak herriko merkataritzaren garrantziaz ohartzea eta saltoki ezberdinak ezagutzea izan du helburu egitasmoak. Horretarako, pistak jarraituz eta galderak erantzunez, denda ezberdinetatik igaro eta ginkana osatu behar izan zuten herriko ikastetxeetako LH3 eta LH4ko ikasleek atzo goizean. Amaieran, plazan elkartu ziren parte-hartzaile guztiak, Bertanen Berti maskota aurkituz. Han, murala margotzeaz gain, oparitxoa jaso zuten.

Jolas hau merkatarien eta gaztetxoen arteko loturaren erakusle izan da. Aurrez merkatariek ikasgeletan bisitatu zituzten gaztetxoak, negozio bakoitzaren atzean dagoen lana ezagutzeko aukera eskainiz. Modu honetan, bi aldeen arteko lotura estutzea lortu da.