Bertan merkatari elkarteak hamar afari zozkatuko ditu datozen asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko api. 19a, 13:46

Saria eskuratu eta zozketan parte hartzeko, Azpeitia Txartelarekin egin beharko dira erosketak gaurtik maiatzaren 5era bitartean. Guztira, hamar saridun egongo dira, eta afaria maiatzaren 19an izango da, Basazabal jauregian.

Bueltan dira Bertan merkatari elkartearen afari bereziak. Urte batzuen ostean, berriro ere Basazabal jauregian bi lagunentzako afari berezi bat irabazteko aukera izango dute Azpeitia Txartelarekin herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek. 
 
Saria eskuratzeko gaurtik hasi eta maiatzaren 5era bitartean egin beharko dira erosketak Azpeitia Txartelarekin. Guztira, hamar saridun aterako dira. Afaria maiatzaren 19an izango da, Basazabal jauregian, eta zuzeneko musikaz girotuta egongo da.
 
Ez galdu aukera hau! Bertan bizi, bertan erosi!!