Erregeetako zozketak baditu zenbaki sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko urt. 6a, 10:13

Honako hauek dira Bertanek eta udalak antolatutako zozketako zenbaki sarituak: 12.749 –Babesa modan banatua–, 13.918 –Bizi fisioterapian banatua– eta 26.087 –Ekain albaitaritzan banatua–. 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu dute zenbaki horien jabeek.

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak antolaturiko Erregeetako zozketak baditu zenbaki sarituak: 12.749 –Babesa modan banatua–, 13.918 –Bizi fisioterapian banatua– eta 26.087 –Ekain albaitaritzan banatua–. 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu dute zenbaki horien jabeek. Irabazleek urtarrilaren 31ra arte dute saria jasotzeko epea.  

Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun antolatu dute Erregeetako zozketa udalak eta Bertanek, beste urte batez. Zozketaren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte. Horretarako, abenduaren 26tik Errege bezperara bitartean zozketarako zenbakiak banatu dituzte herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean.