Unax Aranbarri, Ioritz Zubimendi eta Unai Oruesagasti, Santo Tomas eguneko marrazki lehiaketako irabazle nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko abe. 22a, 09:59

58 parte hartzaile izan ditu Bertan merkatarien elkarteak antolaturiko marrazki lehiaketak, eta dagoeneko jakinarazi dituzte saridunen izenak.

Santo Tomas egunez, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu zuen Bertan merkatarien elkarteak. Parte hartzaileek Gabonen inguruko marrazki bat egin behar izan zuten, eta horiek ikusgai izan ziren egunean zehar udaletxearen azpian. Hiru mailatan bereizita, 58 parte hartzaile izan ziren guztira.

Honako saridun hauek aukeratu zituen Diart arte eskolako kideek osaturiko epaimahaiak:

Lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailak:
1.saria: Unax Aranbarri
2.saria: Aner Oiarzabal
3.saria: Aret Aranbarri

Lehen hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailak:
1.saria: Ioritz Zubimendi
2.saria: Jare Manterola
3.saria: Sanae Moontador

Bigarren hezkuntza:
1.saria: Unai Oruesagasti
2.saria: Eider Oruesagasti
3.saria: Joanes Karrera

Maila bakoitzean 50, 30 eta 20 euroko erosketa bonuak lortu dituzte, hurrenez hurren. Zorionak!