Herriko ileapaindegiei zuzendutako bilera deitu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko eka. 5a, 20:20

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak herriko ileapaindegietako kideekin bilera deitu du biharko, asteartea. Bilkura 14:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharreko 1.solairuan (Enparan kalea, 1), eta bertan, merkatari elkartearen funtzionamendua azalduko dute. Herriko ileapaindegi guztiak daude bilerara gonbidatuta. Bilkurara bertaratzeak ez du esan nahi etorkizunean Bertanekin inolako konpromisorik hartu behar denik. 

Bilerara agertu ezin baina informazioa eskuratu nahi dutenek, 943 02 56 73 edo 688 823 944 telefonoetara deitu edo bertan.azpeitia@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.