Baigerak Parisera antolatutako bigarren bidaian bada oraindik lekua

Azpeitiko Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Paris bisitatzeko antolatu duen bigarren bidaian oraindik badira leku batzuk libre, eta joan nahiko lukeenak izena eman besterik ez du.

Halconekin batera antolatzen ditugu luzeagoak diren bidaiak, eta animatuz gero, joan bidaia etxe horretara izena ematera.

Antolatu dugun lehen bidaia  (irailaren 1etik 6rakoa) berehala bete zen, eta jende dezente gogoz geratu zenez, bigarren bat antolatu genuen.

Bigarren hori urriaren 23tik 28ra izango da.

Oraindik leku batzuk libre daudenez, jakinarazi nahi dizuegu irailaren 5etik aurrera izena eman dezakezuela Halconen bertan.