Pierola upategira bisita antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2022ko urr. 4a, 12:14
Pierola upategia.

Urriaren 20an, ostegunez, egingo dute ibilaldia. Upategia ezagutu ostean, Logroño bisitatuko dute. Baigeraren bulegoan eman behar da izena.

Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak egun-pasa antolatu du Pierola upategira. Upategia Arabako Moreda herrian dago. Urriaren 20an, ostegunez, egingo dute ibilaldia, 08:00etan San Martin egoitzaren aurretik abiatuta. Upategian bisita eta dastaketa egingo dituzte lehenik, eta ondoren, Logroñoko (Espainia) Meson del Cid jatetxean bazkalduko dute. Bazkalostean, Logroño ezagutzeko aukera izango da, eta 18:30 alderan abiatuko dira bueltan Azpeitira. Bidaiaren prezioa 40 eurokoa da. Izen ematea Baigeraren bulegoan egin behar da, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era bitartean.