Baigerak Carcasonara antolatu duen bidaiari buruzko oharra

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2022ko uzt. 19a, 11:41
Carcasonako gaztelua.

Irailaren 14tik 19ra egingo du Baigerak Frantzian barrena bidaia, eta oraindik bada hara joateko izena emateko aukera. Halcon Bidaiaken eman daiteke izena.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Halcon Bidaiaken laguntzarekin, sei eguneko bidaia antolatu du Carcasonara eta kataroen lurraldera.

Irailaren 14an irtengo gara Carcasona aldera, eta irailaren 19an itzuli. Hauek dira bisitatuko ditugun herriak: Carcasona, Lastours, Minerve, Tolosa, Albi, Cordes eta Sur Ciel.

Izena emateko epea irekita dago, eta oraindik badago lekua joan nahiko lukeenarentzat. Halcon Bidaiakera joan behar da izena ematera.