1958an jaiotakoek abenduaren 2an ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2023ko urr. 13a, 09:00

Aurten 65 urte betetzen dituztela ospatuko dute elkarrekin, eta horretarako abenduaren 2an bazkaria egingo dute Loiola hotelean.

1958. urtean jaiotakoek, aurten 65 urte betetzen dituztela eta, beren ospakizun eguna antolatu dute abenduaren 2rako. Egun horretan, elkarrekin bazkalduko dute Loiola hotelean.

Taldeko argazkian parte hartu nahi dutenek 13:45erako joan beharko dute hotelera (ordu horretarako zuzen joatea eskatu dute). Argazkia ateratakoan, 14:00 aldera, harrerako mokadutxoa izango dute, eta ondoren bazkaria. Bazkalondoa alaitzeko musika ere izango dute.

65 urtekoen ospakizunean parte hartu nahi dutenek Loiola hotelera deitu behar dute (943-15 16 16 telefonoa). Antolatzaileek izen ematea "azkenerako ez uzteko" eskatu dute.