1983an jaiotakoek azaroaren 18an ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2023ko ira. 20a, 16:41
Kartel honekin iragarri dute azaroaren 18ko ospakizuna 1983ko kintoek.

Loiola hotelean egingo dute bazkaria, trikitilariekin poteoa egin ondoren, eta DJ festarekin borobilduko dute hitzordua. Bazkarirako izena emateko epea zabalik dago.

1983an jaiotako azpeitiarrek azaroaren 18an egingo dute aurten 40 urte betetzen dituztenei dagokien ospakizuna. Trikitilariekin egingo duten poteoarekin hasiko dute eguna, 12:30ean Etxe-Zuri tabernan hasita. 14:30ean, berriz, bazkaltzeko elkartuko dira Loiola hotelean, eta bazkalondoren DJ festa izango dute bertan.

Bazkaltzeko izena eman nahi dutenek egin dezakete dagoeneko, 943-15 16 16 telefonora deituta. Informazio gehiago edo zalantzaren bat argitzea behar duenak, berriz, 83kokinta@gmail.com helbidera idatz dezake.