Gazte Topagune Sozialistako bonu orokorrak salgai daude Haginpe tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2023ko ira. 14a, 08:59

Urriaren 11tik 15era izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Burlatan eta Atarrabian. Bonu orokorrak salgai daude Haginpe tabernan eta GKSren webgunean. Bertara joateko zerrendak, berriz, Haginpen, Koioten eta Ttakunen aurki daitezke.

Hilabete barru ospatuko da datorren Gazte Topagune Sozialista. Burlatan eta Atarrabian (Nafarroa) antolatu dute ekimena Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak, urriaren 11tik 15era bitartean.

Egitarau zabala izango da bertan. Hala nola, lanketa politikorako hitzaldiak eta mahai inguruak, mendi irteera, boxeo eta pala ikuskizunak, bertso saioa eta aisialdirako bestelako ekintzak izango ditugu. Hainbat kontzertuz gozatzeko aukera ere izango dugu; Desgaraian, Against You, Ill Pekeño & Ergo Pro eta Merina Gris taldeenak, besteak beste. Bestetik, urriaren 14an mobilizazioa antolatu dute, Gazteria langilea estatu sozialista eraikitzen lemapean. Egitarau osoa ondorengo helbidean ikus daiteke.

Gazte Topagune Sozialistako bonu orokorrak salgai daude jada Azpeitiko Haginpe tabernan eta ondorengo webgunean. Topagunera joateko zerrendei dagokienez, Azkoitiko Ttakunen, Zestoako Koioten, zein Haginpen bertan aurkitzen dira.