Urtarrilaren 28ko manifestazioen harira aurkezpena egingo du zapatuan Azpeitiko GKSk

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2023ko urt. 3a, 20:58

Urtarrilaren 28an Bilbon eta Iruñean egingo diren manifestazioen harira, aurkezpen bat egingo du Azpeitiko GKSk Azoka Plazako aretoan urtarrilaren 7an, 11:00etan. Arratsaldean, xake txapelketaren finala izango da Haginpe tabernan, 16:00etan.

Kapitalismoaren krisi honetan, bankari eta enpresari handiak negozioa egiten ari dira eta horien diru goseak langileon bizi baldintzen okertzea dakar. Bestalde, politikari profesionalak erasoaldi horren parte dira; izan ere, oligarken menpekoak izateaz gain, beraiek ere onuradunak dira. Horregatik, gazte obediente eta pasibo nahi gaituzten honetan, eta eskubideen ezabapena eta autoritarismoa hedatzen ari diren honetan, GKStik politikari profesionalen influentziatik kanpo antolatu eta urtarrilaren 28an Bilbon gauzatuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.

Horren harira, urtarrilaren 7an, zapatuan, Azoka Plazako aretoan Zergatik mobilizatu U28an? aurkezpena antolatu dugu, 11:00etan. 16:00etan, berriz, abenduaren 7an hasi zen xake txapelketari bukarera emango zaio, Haginpe tabernan. Beraz, Azpeitiko GKSk urtarrilaren 7an antolatu ditugun ekintzetara azaltzeko gonbita luzatzen dugu.