Badu irabazlea Azpeitiko GKSren gaztaren sariketak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2023ko urt. 2a, 16:03
GKSko kide bat eta Iturralde gaztarekin.

Xabier Iturraldek irabazi zuen Azpeitiko GKSk antolatutako gaztaren sariketa. Hark gaztak 1.375 gramoko pisua zuela adierazi zuen, eta bera izan zen gehien gerturatu zena: 1.371 gramo pisatzen zituen gaztak.

Azpeitiko GKSko kideek gaztaren sariketa antolatu zuten abenduaren 31n. Gazta eskuetan hartu eta haren pisura gehien gerturatzen zen herritarrak gazta etxera eramateko aukera izan zuen. Xabier Iturralde izan zen pisura gehien gerturatu zena; gaztak 1.371 gramo pisatzen zituen eta Iturraldek 1.375 gramo pisatzen zituela adierazi zuen.