Asanblada irekia, Bilbora mobilizatzera joateko beharra azpimarratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2021ko abe. 30a, 22:07

Urtarrilaren 29an Bilbon izango den manifestazioa dela eta, urtarrilaren 8rako egitaraua antolatu dugu. Bertan, mobilizatzearen beharraz, egungo testuinguruaz... hitz egingo da. Sindikatu Zaharrean jarri da hitzordua, 11:00etan.

Ofentsiba ekonomiko eta politikoa da egun bizi duguna: gazteon pobretze orokortua, eskubideen galera sistematikoak, kontrolaren areagotzea... Horren aurrean defendatzeko eta horri aurre egiteko, beharrezkoa ikusten dugu mobilizatzea, eta alderdi politikoetatik kanpo antolatzea.

Hori dela eta, urtarrilaren 29an manifestazioak izango dira Bilbon eta Iruñean. Manifestazioaren nondik norakoak azaltzeko, urtarrilak 8an egitaraua antolatu dugu Azpeitian, bertako gazteriari U29an zertarako mobilizatu behar dugun adierazteko helburuarekin. Horretarako, batzar irekia egingo dugu Sindikatu Zaharrean, 11:00etan hasita. Ondoren, luntxa izango dugu, eta jarraian, herria apainduko dugu urtarrilak 29ko manifestaziorako deia eginez.

Bertan ikusiko dugu elkar!