Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena, ostiralean, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2021ko ira. 8a, 14:37

Ostiralean Azpeitiko Gaztetxean azalduko ditugu aurtengo Gazte Topagune Sozialistaren inguruko xehetasunak, 18:30ean. Ondoren, kontzertua eskainiko du Aitza taldeak. Aurkezpenean topagunean izena emateko aukera egongo da. 

Irailaren 3an eman zen argitara, Altsasun (Nafarroa), Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista antolatu dugula. Topagunea Altsasun izango da, urriaren 8tik urriaren 12ra.

Bertan, gaur egungo errealitatea ulertzeko gako politikoez haunsartuko da, antolakuntza komunista indartuko dituen eztabaidak sustatuko dira, azken urte eta erdian ez bezala, elkarrekin harremantzeko eta sozializatzeko aukera egongo da, aisialdirako eskaintza zabala izango da…

Topagune Sozialistaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue, agertu ostiral honetan, irailaren 10ean, 18:30ean, Azpeitiko Gaztetxean egingo den aurkezpenera, izena emateko aukera ere egongo da. Aurkezpenaren ondoren, Aitza taldearen emanaldia izango da.