Ostiralean izango da Parrokiaren ikasturte hasierako topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2023ko urr. 18a, 09:00

Parrokiako areto txikian elkartuko dira eta, besteak beste, egunotan Erroman egiten ari diren sinodoa izango dute hizpide.

Azpeitiko Parrokiak eta bere inguruan elkartzen diren herritarrek ikasturte hasierako topaketa egingo dugu etzi, ostirala, urriaren 20an. Ilunabarreko zortzietan elkartuko gara parrokiako areto txikian, eta egun hauetan Erroman egiten ari diren sinodoa izango dugu hizpide nagusia.

Elkarrekin bildu eta egoteko aukera izango dugu. Gonbidaturik zaudete.