Zabalik dago Parrokiaren katekesian izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2023ko urr. 12a, 14:05

2017an jaio eta katekesian izena eman nahi duten haurren gurasoekin bilera deitu dute Parrokiako kideek urriaren 18rako. 20:15ean izango da batzarra, eta bertan katekesiaren nondik norakoak azalduko dituzte. Batzarrean ez ezik, hurrengo asteetan ere eman ahalko da izena, parrokiako bulegoan. 

Urtero bezala, udazkenean, ikasturtearen hasierarekin, Parrokiako katekesi lanari ekiteko asmotan gara. Hori horrela, hasi aurretik, Katekesian parte hartu nahi duten neska eta mutikoen izenak jaso nahi genituzke. Aurten 6 urte (2017. urtean jaiotakoak, alegia) betetzen dituzten umeen gurasoei dei egiten dizuegu, beraz, zuen seme-alaben izenak ematera etor zaitezten, hala nahi baduzue behintzat.

Horretarako, zuen seme-alabak katekesian hastea nahi duzuen gurasoekin bilera bat antolatu dugu. Bilera hori, asteazkenean, urriaren 18an egingo dugu, Parrokian, 20:15ean hasita. Bilera horretan, Parrokiako katekesiaren nondik norakoak azaltzen saiatuko gara.

Gurasoen bileran ez ezik, zuen seme-alaben izenak emateko aukera izango duzue ostegunero, parrokiako bulegoan, 17:30etik 19:00etara.

Katekesi saioak, astero eskainiko ditugu parrokian, 17:15etatik 18:00etara. Astelehenean, lehenengo mailakoak; asteartean, bigarren mailakoak eta asteazkenean, hirugarren mailakoak.