Parrokiako katekesian izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2022ko urr. 1a, 08:41

Ostegunetan izango da horretarako aukera, Parrokiaren bulegoan, 17:30etik 19:00etara. Gainera, seme-alabak katekesian hastea nahi duten gurasoei zuzendutako bilera egingo da parrokian datorren asteazkenean, urriaren 5a, 20:15ean.

Urtero bezala, udazkenean, ikasturtearen hasierarekin, Parrokiako katekesi lanari ekiteko asmotan gara. Hori horrela, hasi aurretik, katekesian parte hartu nahi duten neska eta mutikoen izenak jaso nahi genituzke. Aurten 6 urte betetzen dituzten (2016. urtean jaiotakoak, alegia) umeen gurasoei dei egiten dizuegu, beraz, zuen seme-alaben izenak ematera etor zaitezten, hala nahi baduzue behintzat.

Horretarako, zuen seme-alabak katekesian hastea nahi duzuen gurasoekin hitz egiteko bilera bat antolatu dugu. Bilera hori urriaren 5ean, asteazkenean, egingo dugu, parrokian, 20:15ean. Batzar horretan, Parrokiako katekesiaren nondik norakoak azaltzen saiatuko gara.

Gurasoen bileran ez ezik, zuen seme-alaben izenak emateko aukera izango duzue ostegunero, Parrokiaren bulegoan, 17:30etik 19:00etara.

Katekesia saioak astero egingo ditugu parrokian, 17:15etik 18:00etara: astelehenetan, lehenengo mailakoak; astearteetan, bigarren mailakoak; eta asteazkenetan, hirugarren mailakoak.