Joseba Asironen 'Nafarroaren konkista' hitzaldia, osorik ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Urolakoen Napar Zuzterrak 2021ko abu. 18a, 23:48

Pasa den ekainaren 22an Joseba Asiron izan genuen Azpeitiko Azoka Plazan Nafarroari buruzko hitzaldia ematen. Maisuki azaldu zigun Nafarroako inbasioaren inguruko urteetan gertatu zena. Gezur asko agerian utzi zituen. Zalantzarik gabe, aho asko isilduko ditu hitzaldi honek.

Lehenengo, Nafarroa garaiko konkistaren testuinguruan jarri gintuen Asironek, horrela 1512ko gaztelauen inbasioa hobeto ulertzeko. Ondoren, Nafarroak independentzia berreskuratzeko saiakera desberdinak egin zituela kontatu zigun. 1521ean lortu zuen independentzia, bi hilabetez bederen. Esan daiteke Noaingo guduan galdu zuela Nafarroak gaur egun Nafarroa garaia deitzen zaion zatia. Azkenik, Noaingo guduaren ondorengo urteak azaldu zizkigun.

Historia tristea dugun arren, euskaldun guztiok jakin beharreko datuak kontatzen dizkigu Joseba Asironek. Beraz, hartu ordubetetxo bat eta ikus ezazue hitzaldi zoragarri hau.