Gernikako bonbardaketaren urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia Urolakoen Napar Zuzterrak 2021ko api. 26a, 16:11

Gernikako bonbardaketari buruz ezkutatu digutena, Xabier Irujoren hitzaldiaren bideoan.

Berriz ere iritsi zaigu apirilaren 26a. Lehengo urtean Xabier Irujoren hitzaldi baten laburpena jarri genuen, Gernika filmarekin konparatzeko. Bada, oraingo honetan hitzaldi osoa argitaratu dugu. Ordu eta erdiko hitzaldia da, baina Xabierrek maisuki azaltzen du egun hartan Gernikan gertatu zena; ezkututik ateratzen du jende asko estaltzen saiatu dena.

Oharra: aldarte onean ez bazaude, ez da gomendatzen ikustea, oso gogorra da!