Datorren asteleheneko ipuin kontaketa saioa, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia 2021ko api. 21a, 09:10

Datorren astelehenean, hilak 26, Ixabel Agirresarobe ipuinak kontatzera etortzekoa zen Azpeitiko Udal Liburutegira, baina "ipuin kontalariari gertatu zaion arazo bat" tarteko, ez da saiorik izango.

Etzi, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Ipuin Kontaketa Saioen XXXII. edizioa ospatzen ari dira Udal Liburutegian. Datorren astelehenerako, hilak 26, jarritako hitzordua, ordea, bertan behera utzi behar izan dute. Ixabel Agirresarobe 6-7 urteko haurrei ipuinak kontatzera etortzekoa zen, baina "ipuin kontalariari gertatu zaion arazo bat" tarteko, ez da saiorik izango.