Larringo industrialdeko plan partzialari behin-behineko onarpena eman diogu

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2023ko mai. 7a, 10:13

EH Bildu halako batean batu den bitartean, Eusko Alderdi Jeltzalea azken hogei urte hauetan aritu da buru-belarri industriagune publikoen defentsan.

Larringo industrialdeko plan partzialari behin-behineko onarpena eman diogu. Guretzako hain garrantzitsua den gai horretara EH Bildu halako batean batu den bitartean, Eusko Alderdi Jeltzalea azken hogei urte hauetan aritu da buru-belarri industrialde publikoen defentsan. Hori dela eta, Arantxa Tapia industria kontseilariak Azpeitiria egindako bisita probestu dugu Sprilur-ekin sinatutako industrialde publikoen errealitateaz eta aukerez hitz egiteko. Modu horretan berresten dugu herri honetako industria suspertzeko dugun konpromisoa, eta, era berean, datorren agintaldirako alderdiko alkategai izango den Jabier Altunak helburu horren defentsan jarraituko duela. Gai garrantzitsu horren inguruko lekukoa pasatzen diogu.