EAJko kideak programa banatzen ariko dira bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | Politika
2019ko mai. 15a, 16:12

Bihar, 20:00etatik aurrera, herriaren erdigunean ariko dira Azpeitiko EAJko kideak programa banatzen eta herritarrekin hartu-emana gauzatzen. Etzi, berriz, Sanjuandegin izango dira jeltzaleak, 19:30etik aurrera.

Bihar, osteguna, Azpeitiko kaleetan izango dira EAJko kideak datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako prestatu duten programa banatzen, eta herritarrekin hartu-emanak gauzatzen. Herriaren erdigunean ariko dira jeltzaleak eginkizun horretan bihar, 20:00etatik aurrera. Etzi, berriz, Sanjuandegi auzoan izango dira, 19:30etik aurrera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu