Udaberriko Argazki Rallyko lehen saria Miguel Romerok jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko api. 19a, 16:11
Aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko saridunak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Atzo, osteguna, iluntzean banatu ziren aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko sariak, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan

Azpeitiko Argazki Elkarteak ohitura duen gisan, Udaberriko Argazki Rallyko sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu duten argazkilarien bildumen proiekzioa egin zen argazki elkartearen egoitzan. Ondoren, sariak banatu ziren.

Honakoak izan dira aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko sarituak: lehen saria, Miguel Romerok jaso du, bigarren saria Carlos Romerok eta hirugarrena Oscar Bailek. Azpeitiko argazkilari lehen ez saritua Igor Froilan izan da.

Zorionak guztiei. Gogoratu sarituen argazki bildumak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean Ekintzak sailean dituzuela ikusgai.

Zorionak sarituei, eta eskerrik asko atzo sari banaketara joandako denei.