Eskerrik asko 'Gure inguruko hegaztiak' erakusketa ikustera joandako guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko api. 19a, 09:33

Juan Mari Ibarzabal argazki elkarteko kideak Gure inguruko hegaztiak erakusketa amaitu ondoren, eskertu egin ditu erakusketara joandako guztiak.

Atzo, apirilak 18, bukatu zen Gure inguruko hegaztiak erakusketa, eta Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak, erakusketa ikustera joandako guztiak eskertu ditu. "Harro nago, tarte politak partekatu ditudan 1.250 pertsonek egindako harrerarekin", esan du Ibarzabalek.
 
Erakusketara Ikasberri ikastolako, Iraurgi ikastetxeko eta Arte eta Diseinu ikastegiko 400 haur baino gehiago bertaratu direla azpimarratu  du argazkilariak, eta denak eskertu ditu: "Eskerrik asko guztioi".