12x12 barne lehiaketaren urtarrileko eta otsaileko irabazleak, erabakita

Atzo izan genuen otsaileko lehen osteguna, eta aurreko hilean ezin izan genuenez gure 12x12 lehiaketako gaia landu, oraingo honetan, eta urtea ondo hasiz, bi hilabetetako gaiak landu genituen.

Urtarrileko lehen gaia arkitektura genuen, eta otsaileakoa zubiak. Bi gaietako argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak:

1. Urtarrila, arkitektura argazki gaiarekin: lehen postuan Adiel Zabala, bigarren Iñaki Etxenagusia eta hirugarren Julen Juaristi.

2. Otsaila, zubiak argazki gaiarekin: lehen Iñaki Etxenagusia, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Iñigo Olarte.

Hemen duzue otsailean lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webgunean ikus ditzakezue.