Banatu dituzte Gau Txori argazki rallyko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko ots. 23a, 10:07

Atzo gauean izan genuen aurtengo Gau Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.

Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu ditu XIV. Gau Txori argazki rallyaren sariak. Atzo, ostegunez, egin zuten sari banaketa, eta ohiturari jarraiki, sariak banatu aurretik sariketara aurkeztutako argazkilarien argazki bildumen proiekzioa izan zen.

Hemeretzi argazkilarik hartu zuten parte AAEk antolatuta hilaren 3an egindako argazki rallyan. Pilar Aguayo, Fernando Anza eta Jose Angel Amutxastegi argazkilariek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. saria, 115 punturekin, Adiel Zabalarentzat. Berarentzat 150 euro eta garaikurra.

2. saria, 104 punturekin, Gorka Gomezentzat. Berarentzat 100 euro eta garaikurra.

3. saria, 103 punturekin, Joxean Ulaziarentzat. Berarentzat 70 euro eta garaikurra.

Herriko lehen sailkatua –hiru lehenetan ez saritua–, berriz, Iñigio Olarte izan da. 

Gure webguneko Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Eskerrik asko bertara gerturatu zineten guztioi, eta zorionak sarituei. Hurrengo rallyra arte!