Angel Olabarriak irabazi du maiatzeko 12x12 barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko eka. 2a, 10:54

Atzo gauez gure 12x12 barne lehiaketako maiatzeko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen. Eguraldi elementuak genuen hil honetako gaia, hau da, elurra, euria, haizea, eta abar.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postuan Angel Olabarria gelditu da, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure web orrian Ekintzak atalean ikus ditzakezue.