'Street photo', Adiel Zabalaren argazki erakusketa

Adiel Zabala Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak argazki erakusketa zabaldu du.

Adiel Zabala Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak argazki erakusketa zabaldu zuen atzo, osteguna, Street photo izenburupean, Betharram aretoan. Bertan Europara eginiko hainbat bidaiatan atera dituen kale giroko argazkiak ikus daitezke, hau da, kalean edo eremu publikoetan gertatzen diren eguneroko bizitzako eszenak kontatzen dituzten irudiak. Kale erreportaje moduko bat da. Argazki erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 18:00atatik 20:00tara, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:00tatik, 14:00etara.