Juan Carlos del Pozo da martxoko 12x12 barne lehiaketaren irabazlea

Argazki honekin irabazi du Juan Carlos del Pozok martxoko 12X12 lehiaketa. (Juan Carlos del Pozo)

Itsasertza zen joan den hilerako proposatutako gaia. Gorka Arregi eta Iñigo Olarte izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkapenean.

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo, martxoko argazkiak berrikustea tokatzen zitzaigun.

Hil honetan itsasertza genuen argazki gaia eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hau izan zen emaitza: lehen postua, Juan Carlos del Pozorentzat; bigarrena, Gorka Arregirentzat; eta hirugarrena, Iñigo Olarterentzat.

Albiste honetan duzue argazki irabazlea. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.