Gorka Arregiren argazki 'lapurtua' da otsaileko 12x12 barne lehiaketaren irabazlea

2023ko 12x12 argazki lehiaketaren argazki irabazlea. (Gorka Arregi)

Argazki lapurtua izan da Azpeitiko Argazki Elkartearen otsaileko barne lehiaketaren gaia, hau da, argazkian ateratzen den pertsona hori konturatu gabe ateratako argazkia.

Gorka Arregi izan da Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketaren otsaileko irabazlea. Argazki lapurtua izan da otsaileko barne lehiaketaren gaia, hau da, argazkian ateratzen den pertsona hori konturatu gabe ateratako argazkia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira atzo bertan egindako bozketaren emaitzak: lehen postua, Gorka Arregirentzat; bigarrena, Juan Mari Ibarzabalentzat; eta hirugarrena, Adiel Zabalarentzat.

Albiste honekin dihoana da argazki irabazlea. Beti bezala, sailkapeneko lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak / 12x12 atalean ikus ditzakezue.