Egin dute Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia

Saritutako argazkilariak.

Larunbat arratsaldean egin zuen Argazki Elkarteak sari banaketa ekitaldia Dinamoan. Aurretik, baina, rallyan parte hartu zuten kideen irudi bildumak ikusteko aukera izan zuten hara joandakoek.

Azpeitiko Argazki Elkarteak larunbat arratsaldean egin zuen Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Ohitura den legez, sari banaketari ekin aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien irudien proiekzioa ikusi ahal izan zen.

Ondoren egin zen sari banaketa ekitaldia. Bilduma onenaren saria Igor Froilanek jaso zuen, eta bigarren saria, berriz, Ivan Rodriguezek. Hirugarren Arantza Rodriguez izan zen, eta herriko lehen sailkatuaren saria Oscar Bailek eskuratu zuen.

Sarituen argazki bildumak Azpeitiko Argazki Elkartearen web orrian ikus ditzakezue.