Karnabalak 2023

Inauteri jaiei buruzko argazki erakusketa ireki du AAEk Sanagustin kulturgunean

Sanagustinen jarritako erakusketa. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Desfilea, gau giroa, sokamuturra, Elegante Eguna... Denetariko argazkiak ikus daitezke, otsailaren 18a arte irekita izango den erakusketan.

Azpeitiko Argazki Elkarteak atzo jarri zuen jendearentzako ikusgai Inauteri giroko argazki erakusketa Sanagustin kulturgunean. Bertan, Azpeitiko Inauteri jaietan ateratako hainbat argazki ikusi ahal izango dira: desfilea, gau giroa, sokamuturra, Elegante Eguna eta abar.

Erakusketa larunbata arte, otsailaren 18a arte, egongo da ikusgai.