Iñigo Olarte nagusi, AAEren urtarrileko 12x12 barne lehiaketan

Argazki honekin irabazi du Iñigo Olartek urtarrileko 12x12 barne lehiaketa. (Iñigo Olarte)

Otsaileko lehen osteguna atzo izan genuen, eta urtero bezala, hemen gatoz oraingoan ere gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin.

Urtarrileko barne lehiaketaren gaia Hiru elementu zen, eta aurkeztutako argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan dira lehen postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi, eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.

Albiste honekin batera duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webgunean, Ekintzak 12x12 atalean, ikus ditzakezue.