Azpeitiko Antzerki Topaketen 40. urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko urr. 31a, 18:17
Angel Olabarriaren irudi muntaia bat.

Antzerki Topaketen 40. urteurrena ospatzen den aldian, Azpeitiko Argazki Elkarteak ere ekarpena egin nahi izan du.

Antzerki Topaketen 40. urteurrena ospatzen den aldian, Azpeitiko Argazki Elkarteak ere ekarpena egin nahi izan du. Alde batetik, ostiralean, elkarteko hainbat kidek sortutako eta herriarekin zerikusia duten hainbat irudi edo argazki muntaia jarri ziren ikusgai plazako arkupeetan.

Era berean, azken 40 urte hauetan izan diren hainbat antzerki lanetan Iñaki Aranburuk, Jexus Artolak eta Ramon Etxeberriak ateratako argazkien erakusketa bat prestatu dugu. Gainera, Iñaki Aranburuk urte hauetan atetarako hainbat argazki gehitu dira Wikipediako Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak orrira.