Gorka Arregik eta Iñigo Olartek irabazi dituzte uztaileko eta abuztuko 12x12 barneko argazki lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko ira. 23a, 10:34
Uztaileko lehiaketako irudia. (Gorka Arregi)

Uztaileko lehiaketarako gaia Begirada izan zen, eta abuztukoa, berriz, Hondartzan jolasean. Atzo, osteguna, azken bi hilabeteetako barne lehiaketetara aurkeztutako argazkiak aukeratzea egokitu zitzaien elkarteko kideei.

Oporrak atzean utzita, Azpeitiko Argazki Elkartea bueltan da berriro eta martxan da 12x12 barneko argazki lehiaketa. Hain zuzen ere, atzo, osteguna, azken bi hilabeteetako argazkiak aukeratzea egokitu zitzaien elkarteko kideei.

Uztaileko lehiaketarako gaia Begirada izan zen, eta abuztukoa, berriz, Hondartzan jolasean. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ondoren, bozketa egin zen, eta honako hauek izan ziren emaitzak.

Gorka Arregiren argazkia izan zen uztaileko lehiako onena, eta haren atzetik sailkatu dira Roman Azkue eta Juan Carlos del Pozo. Abuztuan, berriz, Iñigo Olarte nagusitu da, eta Gorka Arregi eta Roman Azkue sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Argazki sarituak Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke.