Javier Ruiz de Larrinagaren 'Azpeitian bizi dira' argazki erakusketa, Sanagustinen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko ira. 21a, 12:47

Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea da Ruiz de Larrinaga, eta Sanagustinen jarri duen erakusketan Madalena eta Danona inguruetan hainbat hegaztiri ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai.

 Azpeitian bizi dira izeneko argazki erakusketa jarri du ikusgai Azpeitiko Argazki Elkarteko kide Javier Ruiz de Larrinagak Sanagustin kulturgunean. Argazkietan Madalena auzoan eta Danona inguruetan hainbat koartzari eta hegaztiri ateratako argazkiak ikus daitezke.

Erakusketa ikusgai dago hilaren 19tik eta urriaren 9 arte egongo da zabalik Sanagustin kulturgunean.