Argizaiolaren 2021eko edizioko argazki erakusketa, irekita

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko uzt. 11a, 15:16

Euskal Herriko Argazki Federakuntzak antolatzen duen Argizaiola lehiaketaren 2021eko edizioko irudiekin osatutako erakusketa zabalik da Betharrametako aretoan. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Euskal Herriko Argazki Federakuntzak antolatzen duen Argizaiola lehiaketaren 2021eko edizioko irudiekin osatutako erakusketa zabalik da Betharrametako aretoan. Iazkoa lehiaketaren 42. edizioa izan zen, eta Eva Franco argazkilari zumaiarra izan zen irabazlea, Maskarada sisters argazkiari esker.

Erakusketa hilaren 19ra arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.