Angel Olabarriak irabazi du ekaineko 12x12 barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko uzt. 7a, 08:42
Angel Olabarriaren irudia izan da garailea.

Aurreko ostegunean elkartu ahal izan genuen berriro gure elkartearen egoitzan. Hileko lehen osteguna izanik, ekaineko 12x12 barne lehiaketako bozketa eta boz kontaketa egin genituen. Bizia izan zen ekaineko lehiaketako gaia, eta aurkeztutako argazkiak ikusita, gaia oso zabala zela esan dezakegu.

Puntuaketa eginda, honako hauek izan ziren emaitzak: Angel Olabarria lehenen; Juan Mari Ibarzabal bigarren; eta Juan Carlos del Pozo hirugarren.

12x12 lehiaketako argazkiak Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke.