'Txoriak' erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko urt. 15a, 10:11

Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren Txoriak erakusketa herrian da berriro; oraingo honetan Sanagustin kulturgunean daude azpeitiarrak hainbat txoriri ateratako irudiak.

Txoriak edota argazkilaritza gustatzen zaizkien herritar guztiak zorteko dira; izan ere, Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren Txoriak erakusketa prest da Sanagustin kulturgunean. Argazkiak gaurtik urtarrilak 31ra arte egongo dira ikusgai. 

Hona hemen, erakusketan ikusi ahal izango denaren adibide txiki bat.