Valen Garciak irabazi du 2018ko Santo Tomas barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Bigarren aldiz jarraian, Valen Garciak irabazi du Santo Tomas jaietan Azpeitiko Argazki Elkarteak egiten duen barne argazki lehiaketa. Joan zen abenduaren 21erako honako gai hauek jarri zizkien elkarteak argazkilariei: pilotariak, musikariak, Azoka Plaza, giroa eta txistorra.

Joan zen ostegunean elkartu zen Maider Odriozolak, Iñigo Olartek eta Gorka Arregik osatutako epaimahaia lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusteko eta horiei boza emateko. Epaimahaiak hala erabakita, Garciaren bilduma izan zen onena. Bigarren postuan, berriz, Alberto Beloki sailkatu da, eta Juan Mari Ibarzabal hirugarren.

Sari banaketa urtarrilaren 31n egingo du elkarteak, eta egun horretan lehiaketara aurkeztutako irudi guztien proiekzioa ere egingo dute.

Honako hauek dira Garciaren argazki bildumako irudiak:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide