Valen Garciak irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteko 2013ko barne lehiaketa

Hamabi hilabetetako emaitzak begiratu ondoren, jadanik badugu Azpeitiko Argazki Elkartearen 2013ko barne lehiaketako irabazleen zerrenda. Bigarren urtez jarraian argazki bilduma onena Valen Garciarena izan da eta bigarren onena Gorka Arregirena. Iñigo Olarteren argazkiak izan dira hirugarren postuan.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu hamabi hilabeteetan euren argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Hiru sarituen argazkiak ikusteko egin klik hemen: http://www.azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/234-valen-garcia-aae-2013ko-barne-lehiaketako-irabazlea