Kimu mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup 2024 txapelketako sailkapen faserako izen ematea ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia Domusa Teknik Azpeitia Cup 2023ko ira. 22a, 11:17

Sailkapen fasea abenduaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko dute, Garmendipeko futbol zelaietan.

Kimu mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup 2024 txapelketako sailkapen faserako izen ematea zabalik da dagoeneko. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko dute hori, eta aurten berrikuntza bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek; izan ere, lau taldek beharrean, zortzi taldek lortuko dute txartela datorren urteko ekainean jokatuko duten azken faserako.

Izena emateko azken eguna abenduaren 1a izango da, baina epea bukatu baino lehen antolakuntzak ikusten badu nahiko taldek izena eman dutela, izen ematea lehenago itxi dezake. Antolakuntzak jakinarazi du dagoeneko hainbat talderen deiak jaso dituztela informazio eske; beraz, parte hartzeko intentzioa dutenei lehenbailehen izena emateko eskatu diete Azpeitiacup.com webgunean.