800 haurrek baino gehiagok eman dute izena 3x3 Futbol Festan

Erabiltzailearen aurpegia Domusa Teknik Azpeitia Cup 2022ko urr. 10a, 18:48
3x3 Futbol Festako irudi bat.

Itxi dute dagoeneko urriko azken asteburuan Azkoitian jokatuko den futbol festan izena emateko epea. 180 taldek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Azpeitiko eta Azkoitiko taldeek hilaren 27an jaso beharko dituzte kamisetak.

Itxita dago dagoeneko urriko azken asteburuan –urriak 29 eta 30 nahiz azaroak 1– Azkoitian jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea. Orotara, 180 taldek eman dute izena, guztira 800 haurrek baino gehiagok. Izugarri arrakastatsua izan da izen ematea, eta parte hartzaileen zein gurasoen erantzuna bikaina izan da. Antolatzaileen arabera, egun horietan Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako, Urretxuko, Zumarragako, Zumaiako eta Zarauzko haurrak arituko dira herriko plazan futbolean.

Taldeetako arduradun guztiei jakinarazi nahi diegu izen emate orrian adierazitako helbide elektronikora bidaliko zaiela partiden egutegia. Bestalde, Azpeitiko eta Azkoitiko taldeentzako kamiseta banaketa hilaren 27an, ostegunez, egingo da Azkoitiko udaletxearen azpian, 17:15etik 19:00etara bitartean. Inguruko herrietako taldeek ere egun horretan jaso ahal izango dituzte kamisetak, nahi izanez gero; bestelakoan, partiden lehen egunean eskuratuko dute.