Azpeitia Cup bueltan izango da datorren abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Domusa Teknik Azpeitia Cup 2021ko eka. 28a, 15:58

Txapelketaren antolatzaileek adierazi dutenez, abenduan itzuliko da Azpeitia Cup, alebin mutilen eta infantil nesken partidekin. Abenduaren 6tik 8ra jokatuko dituzte alebin mutilen norgehiagokak, eta abenduaren 28tik 30era infantil neskenak.

Hainbat atzerapenen ondoren, pozik jakinarazten dugu Azpeitia Cup futbol txapelketa berriro martxan izango dugula abenduan, Azpeitian.

Alebin mutilen txapelketa 2021eko abenduaren 6an, 7an eta 8an jokatuko da, betiere Espainiako Estatuko harrobirik onenekin; izan ere, dagoneko bertan izango direla baieztatu dute horiek.

Infantil nesken futbol txapelketa, berriz, abenduaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da. Bertan parte hartu nahi duten taldeek gure webgunean aurkituko duten formularioaren bidez eman beharko dute izena.

Txapelketa jokatzeko edo atzeratzeko azken erabakia osasun egoeraren araberakoa izango da beti.