Azpeitia Cup 2021 futbol txapelketa atzeratu egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Domusa Teknik Azpeitia Cup 2021ko mar. 31a, 09:38

Antolatzaileek Azpeitia Cup 2021 futbol txapelketa atzeratzea erabaki dutela jakinarazi nahi dizuegu. Osasun egoerak uzten badu, abenduan jokatzea aurreikusten da.

Azpeitia Cup futbol txapelketako antolatzaileek txapelketa bertan behera uztea erabaki dute. COVID-19ari eusteko asmoz, gaixotasunaren aurka lanean jarraitzeko ideian oinarrituta hartu dute erabakia antolatzaileek. Horretarako, osasun-agintariek eta OMEk kirol ekitaldien inguruan emandako gomendioak jarraitu ditu lantaldeak. Orain, garrantzitsuena biztanleen osasuna da, eta guztion lehenengo helburua da pertsonen arteko kutsadura saihestea.

Datozen egunetan, taldeetako arduradun guztiekin harremanetan jarriko gara hartutako erabakien eta neurrien berri emateko. Osasun egoera egungoa baina hobea izanez gero, futbol txapelketa aurtengo abenduan jokatzea aurreikusten du lantaldeak.