Astelehenean izango da datorren asteko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Azoka Plaza 2021ko urr. 6a, 14:27

Urriaren 12a jaieguna izanik, asteartetako azoka astelenehera aurreratu da.

Datorren astean, astearteroko azoka egunez aldatuko da. Urriaren 12a jaieguna izanik, asteartetako azoka astelenehera aurreratu da. Hala, datorren astelehenean baserritarren azoka eta ohiko azoka izango dira Azpeitiko plazan.

Beti bezala bertako, garaiko eta kalitatezko produktuekin herritarren zain izango dira Azoka Plazan ekoizleak. Beraz, animatu eta zatoz!