Emaitza onak eskuratu dituzte Arauntza Riderseko kideek Huescan

Joan zen asteburuan jokatu zituzten enduro lasterketak Castejon de Sos herrian. 

Arauntza Riderseko kideek enduroko lasterketak jokatu zituzten joan zen astean Huescako Castejon de Sos herrian. Klubeko hainbat kide lehiatu ziren lasterketan, maila desberdinetan. Besteak beste, Haritz Zubimendi, Naroa Aranbarri, Markel Iriarte, Gorka Iriarte, Mikel Iriarte, Iñigo Garcia eta Erik Esnaola lehiatu ziren Castejon de Sos-en. Oso pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Hona hemen eskuratutako postuak:

Naroa Aranbarrik aurreneko postua emakumezkoetan, e-biken. 

Haritz Zubimendik hirugarren postua junior mailan.   

Markel Iriartek bigarren postua 23 urtez azpikoen mailan.

Gorka Iriartek bosgarren postua 23 urtez azpikoen mailan. 

Mikel Iriartek hamaikagarren postua eskuratu zuen,  e-biken. 

Erik Esnaola eta Iñigo Garcia elite mailan lehiatu ziren. Esnaolak bederatzigarren postua eskuratu zuen eliteen mailan, eta Garciak hamaikagarren postua.